XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esparru zabala benetan Zarauzko Misiolariek bere esku zutena.

Herrien izendatze zerrenda 1814. urtean hasten da eta 1839.ean bukatzen, fraileak komentutik bidaliak izan ziren urtean hain zuzen.

Urte hartan bidaliak, aurretik eta geroago ere behin eta berriz bidaliak izan bait ziren.

Ez noakizue orain hemen Zarauzko Misiolari Kolegioaren historia osoa egitera, oso luze joko bait luke.

Puntu batzuk azpimarratu besterik ez dut egingo.

Jakina da, orduko istilu famatu bat dantzen gorabeherak izan zirela.

Sermolari batzuk dantzen aurka azaldu ziren argi eta garbi: hala nola, Aita Palacios bat eta Aita Añibarro bat biak Zarauzko Misiolari komentukoak, Aita Mendiburu jesulaguna, Santa Teresaren Aita Bartolome karmeldarra, eta abar.

Aita Manuel Larramendi andoaindarra eta jesulaguna, berriz, ez da haien aurka agertzen eta nolabait haien alde jartzen da eta Zarauzko Misiolariak ere aipatzen ditu Corografia de Guipúzcoa bere liburu ezagunean (Corografia de Guipúzcoa, Manuel de Larramendi, J. Ignazio Telletxea Idigorasen edizioa; Donostia, 1969, 241 or.).

Juan Ramon de Iturriza bizkaitar historilariak ere aipatzen ditu Zarauzko Misiolariak Historia General de Vizcaya bere liburuan. ().

Zarauzko Misiolariek erabiltzen zuten euskarari buruz ere, nahiko argibide badugu, eta ez nolanahikoak.

Ezagunak dira Aita Larramendiren hitzak eta ez noakizue errepikatzera.

Nikolas Ormaetxea, Orixe, zenak ere goraipatzen ditu Zarauzko frantziskotarrak, Euskal Esnalea aldizkarian, 1927. urtean, argitara eman zuen Euskal Literaturaren atze edo edesti laburra idazlanean.

Honela dio: .

Hemen ohartxo bat egin beharra dago: Aita Ubillos ez zen Zarauzko Misiolarietakoa izan.

Eta azkenik, Juan Antonio Mogel idazle ezagunak behin eta berriz goraipatzen ditu Zarauzko Misiolariak eta bereziki Aita Añibarro eta Aita Palacios Confesino ona bere liburuxkan, bai hitzaurrean, bai bukaeran.

Zarauzko Misiolari Kolegioko euskal idazleak

Zarauzko frantziskotar Misiolariak ez ziren herriz herri Misioak ematen bakarrik ibiltzen.

Komentuan bertan zeudela, beren gelako bakardade santuan, sermoiak euskaraz idazten ere baziharduten.

Eta beste liburuak ere bai.